XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOTA BERTSOA

Nafarroa Oinez-94

Saioa MITXELENA. Bortzirietako Bertso Eskolakoa

Doinua: Lehio hertzetik (Egañarena)

Irailaren hemezortzia
ez dugu ez egun txarra
euskara eta ikastolari
baitakarkio indarra
hamasei urte arte luzatuz
ikastolaren adarra
ez da idea kaxkarra
Labiagan deiadarra (bis)
lanean gauden denek diogu
ateriaz irrifarra
zuen laguntzaz ikastola bat
dugu zabaldu beharra (bis).
Nafarroa Oinez dugu solasgai
aintzinera ta atzera
eta zu lagun gaurko honetan
nihoa animatzera
premi haundia daukagunez guk
etorri zaitez lanera
edo ongi pasatzera
diru aunitz gastatzera (bis)
ostatuei ez, ikastolari
bultzada bat ematera
giro euskaldun alai batean
bide osoan aurrera (bis).